Gaur egun, enpresek erabateko premia bat daukate: hain zuzen ere, ekoizpen-sistemarik onenak ezartzea, produktuaren estandarizazioa eta etengabeko hobekuntza lortzeko. Horretarako jaio ziren ISO arauak eta beraien ekoizpen-estandarizazioa.
GIZAKER inkestak enpresan, azterketak seriotasunez eta zorroztasunez egitea, eta bezeroak asebete geratzea ditugu helburu. Bi premisa hauei esker, ISO 9001:2000 ARAUA bete ahal izan dugu. Guk lortutako ziurtagiri hau, ikerketa sozialen sektoreko enpresei emandako lehenengoetako bat da.
Ildo horretan, GIZAKER inkestak-ek, urteetan zehar mantendu du barne-kalitatea bultzatzeko etengabeko politika bat; eta gaur egunezagutu arazten da, kanpoko ziurtagiri bati egindako atxikimenduaren bitartez: AENORi, hain zuzen (kontutan izanda merkatu-ikerketarako arau espezifikoak dituela).
Hala ere, gure ustez KALITATEA zubi bat da, bezeroaren gogobetetzera doana, produkzioan eraginkortasuna bermatzeko eta, edozein sektoretan, enpresa gisa mantentzeko.