GIZAKER inkestak-ek, 1991n sortu zenetik, bere bezeroek zehaztutako beharrei egokitutako produktu sorta bat egiten du, era espezializatuan, metodo emankorretan eta funtzionaletan, eta era kontrastatuan.
Iritzi-zundaketak. Momentuko gaien edo afera kronikoen aurrean iritzi orokorra haztatzeko xedez, ikerketa-eskaera guzti-guztiak burutzeko gai diren teknikak erabiltzen ditu GIZAKER inkestak-ek.
Inpaktu-testa. Publizitate kanpainen benetako inpaktuaren maila, edo marka batek proiektatutako irudiarena aztertzeko.
Ergonomia eta lan-asebetetze maila. Ergonomia- eta asebetetze-testek, enpresa-erakunde baten puntu ahulak ezagutu arazten dituzte, ondorioz ihardun ahal izateko.
Iruzur-testa. Zerbitzuen erabilpenean, ikastaroetan, konponketa eta sorospen zerbitzuetan … iruzurraren maila neurtzeko metodo ona da. Inkestak era eraginkorrean antzematen ditu enpresarentzako garrantzia duten akatsak eta ihesak.
Neurrirako produktua. GIZAKER inkestak enpresak, produktuak bezeroari egokitzen dizkio, eta neurrira diseinatzen du edozein ikerketa-mota, eremu guztietan, beti ere auditoriek onartutako teknikak erabiliz.