GIZAKER inkestak, bere azpiegiturari dagokionez, eta optimizazioa lortzeko, honela banatzen da: Lan eta Azterketa Zentroa, edo landa-ekipoaren lanerako base fisikoa, Gojain Industrialdean (Araban) kokatua. Lan Zentro hau, bere aldetik, beste bitan banaturik dago: Kalkulu- eta Kudeaketa-Zentroetan, hain zuzen.
Kalkulu-Zentroa: 180 metro koadroko bulegoa, telefonoaren bidezko inkestetarako egokituta dauden instalakuntzekin; beiraz hornitutako manpara bat eta barne-web cam sistemak ditu, bertan telefonoaren bidezko inkestak, prozesamendua, kodifikazioa eta datuen grabaketa egiteko.
Kudeaketa-Zentroa: 120 metro koadroko bulegoa, koordinaketarako, diseinurako, landa-ikuskapenerako eta call-centerrerako lanpostuekin.
GIZAKER inkestak-ek bulegoak dauzka ere Bizkaian eta Gipuzkoan, teknologiaren aldetik egokituak eta hornituak inkestetarako eta landa-lanaren kudeaketarako.Bulego guztietan SED-DHS motako dei-banatzailea dago, azken belaunaldiko dei-banatzaile digitalaren bidez telefonoguneari lotua.
Lanaren kontrola
GIZAKER inkestak-en, baditugu ere material informatikoa eta euskarri teknikoak, aurretik kodifikatu ondoren, prozesatutako datuen kontrolik handiena eta aldi bereko grabaketa lortzeko. Datuak transmititzeko segurtasun handiko sistema. Inkestak aldi berean grabatzeko eta estatistika-ustiaketaren bidez balidatzeko sistema hau erabiliz, hasierako grabaketaren akatsak (hau da, inkestagilearen akatsak) inkestak betetzen direnean ezaba daitezke; halaber, inkestak grabatzeko fasean egon daitezkeen akatsak (grabatzailearen akatsak, hain zuzen), osorik ezabatzen ditu.
Beste alde batetik, GIZAKER inkestak enpresaren azkartasuna eta baliabide-ahalmenari esker, erantzuna eman diezaiokegu berehalako edozein premiari, bai giza-baliabideei dagokienez, bai teknikaren alorrean.