Gizaker inkestak-ek orain arte aurkitu ez zitekeen kontrol-ahalmena eman dio Merkatuari. SED asmaketarik ikusgarriena da tele-inkesten arloan.
GIZAKER inkestak enpresak bere entzute-produktu patentatua abiarazi zuen arte, ezinezkoak ziren inkesten kalitatearen kontrola eta, are gehiago, inkesten ikuskapena.
Zuzenean Entzuteko Sistema (SED-DHS), GIZAKER inkestak-en diseinu esklusiboa eta patentea da. Teknologia honek landa-lana kontrolatzen dela bermatzen du, eta, berari esker, bezeroak ahalik eta kalitate-kontrolik eraginkorrena dauka bere esku. Hau da: bera da urruneko eragile kontrolatzailea.
Landa-lanaren jarraipena
Bere funtzionamendua sinplea eta eraginkorra da. Bezeroa, landa-lanaren exekuzioaren edozein momentutan, erabiltzen ari diren linea guztiak entzun ditzake, eta ON LINE entzun diezaieke bai inkestagileari, bai erantzuten duenari; horrela bermatzen da, ez bakarrik inkesta era egokian egiten dela, baizik eta ongi gauzatzen dela ere, planteatzen diren egun eta ordutegietan. Azken aspektu hori, zalantzarik gabe, interes handikoa da kanpoko kalitate-sailetarako.
Bezeroak SEDen bidez jarraipena egiteko modua oso sinplea da: GIZAKER inkestak-ek emandako telefono zenbaki bat markatu behar du, berehala ongi etorria emateko mezu bat entzungo du eta, jarraian, GIZAKER inkestak-etik aurretik eman diogun pasahitza eskatuko zaio. Hortik aurrera entzun ahal izango die bai inkestagileari, bai erantzuten duenari; inkestak egin eta erantzun ahal izango ditu eta, gainera, linea batetik bestera joan eta entzute-denbora handitu ahal izango ditu, besteak beste.
Hori guztia geografiaren edozein puntutatik egin ahal izango da, edozein telefono formatu erabiliz: bai analogikoa, bai DTMF, RDSI, ADSL e.a.
SED tresnak berariazko erregistro eta patentea ditu, GIZAKER inkestak enpresak ROBOTIKERekin batera egin duen telekomunikazio-diseinuaren bidez. INTEK izeneko banako garapen-planaren barruan egin da, Euskadiko Teknologia Sare ospetsuaren babespean.