Segurtasuna :: Konfidentzialtasuna eta pribatutasuna

Segurtasuna ::  Konfidentzialtasuna eta pribatutasuna

GIZAKER inkestak enpresak ikerketa sozialaren alorrean duen esperientzia, segurtasun, konfidentzialtasun eta pribatutasunaren berme osoa da. Horrela ziurtatzen du Datuak Babesteko Erregistroan izena eman izanak (2032580205 zkia.).

GIZAKER inkestak sentsibilizatuta dago egiten dituen txosten eta lan guztien konfidentzialtasunarekin, bai datu-oinarriei dagokienez, bai estatistika-emaitzetan.

Gure bezeroenganako konfidentzialtasuna guztiz errespetatzen dugunez, asko eta askotarikoak dira GIZAKER inkestak enpresari, azterketak eta ikerketak egitearen ardura ematen diotenak.

Segurtasun Neurriak

GIZAKER inkestak-ek, Norberaren Datuen Babesa arautzen duen Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak eta antzekoek ezarritakoa betetzen du, ahalik eta ardurarik handienarekin. Halaber, eta GIZAKER inkestak enpresak egiten dituen azterketen ezaugarriak direla eta, garrantzizko segurtasun neurriak ditugu (datuei heltzea mugatuta dago, eta web-cam kontrola, alarma bolumetrikoak, egoitzetara sartzeko kontrol bikoitza, e.a. ditugu).